RSS

LOMCE (aurkezpena)

          Gure taldeak aukeratu duen galdera hurrengoa izango litzateke: Benetan egokia al da Wertek egin nahi duen hezkuntza erreforma berria?

          LOMCEa Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa da eta batzuek uste duten ez bezala, LOE oinarritzat hartzen du, hau da, ez da zerotik hasitako erreforma bat; LOEak zituen jarraibide batzuk jarraitzen ditu eta beste batzuk aldatzen ditu.

          LOMCEa martxan jartzeko arrazoirik nabarmenena krisi ekonomikoa izango litzateke. Espainia krisiaren aurrean ikusita, zenbait aldaketa beharrezkoak direla uste du gobernuak. Erreforma hau, krisiari aurre egiteko edo egoera txar hau gainditzeko baliabide ona dela diote Wert eta bere kideek.

          Beti bezala, noski, jende guztia ez dago ados PPk egin nahi duen erreforma honekin eta gatazka handiak sortu direla esan genezake.

          Batzuen ustez, erreforma onuragarria izan daiteke, dituen helburuak egokiak iruditzen zaizkielako. Baina beste batzuen ustez ordea, erreforma, historian 50 urteko atzerapen bat baino ez da eta horregatik kritika oso zorrotza egiten diote.


Hauek izango litzateke erreformaren helburuak:

  • Krisi garaian lanerako formakuntzari garrantzia ematea, modu honetan gazteek lanerako oinarrizko ezagutzak lehenago jaso ditzaten eta merkatura lehenago ateratzeko aukera izan dezaten.
  • Hezkuntza sistema honeko eskola porrotak aukera berdintasunen haustea dakar eta aukera berdintasun hau mantentzeko asmoarekin eskola porrota tasa jeitsi behar da.
  • Autonomia Erkidegoen arteko hezkuntza desberdintasunak gutxitzea. Espainiako Autonomia Erkidegoen artean dagoen maila edo emaitzen desberdintasuna handiegia da eta estatu berekoak izanda ezin da onartu.
  • Baliabide desberdinen erabilera: gaur egun asko erabiltzen ditugu IKTak baina gobernuaren ustetan, erabilera desegokirako. Etxean asko erabiltzen ditugu baina eskoletan oso gutxi eta hau aldatu beharra dago. Baliabide oso egokia izan daiteke matematika edo zientziak bezalako alorretan ikasleek bisualki asko ikas dezaketelako eta ikastetxeek Internet eta ordenagailuen erabilera gehiago sustatu beharko lukete.
  • Ikastetxe autonomoagoak sortzea: zuzendariari botere handiagoa ematea edo erabakiak hartzeko flexibilitate handiago ematea, berak oso ondo ezagutzen baitu ikastetxea eta egokiagoa izango litzatekelako honek erabakiak hartzea, eskola ezagutzen ez duen batek egitea baino.
  • Lehentasunezko ikasgaien ezagutza maila hobetzea: hautazkoak diren iskagaien eta lehentasunezkoak diren ikasgaien artean ezin dugu berdintasuna bilatu. Batzuk besteak baino garrantzitsuagoak dira eta horregatik, lehentasuna daukatenei denbora eta arreta handiagoa eman behar diegu, hauetan maila altuago bat lortzeko. Gaur egun adibidez, oso garrantzitsua da ingeles maila altua izatea, gure kontua da orduan ingelesari garrantzia ematea.

          Beste alde batetik aldiz, puntu hauek izan dira erreformari kritikatu zaizkionak, erreforma LOEk dituen alderdirik aurrerakoienak ezabatu dituelarekin eta zama ideologiko oso handia duelarekin batera:
  • Merkantilismoa: errendimendu ekonomikoari, pertsonen prestakuntzari baino lehentasun handiagoa ematea.; pertsonak merkatu ekonomikora bideratuta prestatzea eta ez haien beharretara.
  • Indibidualismoa: prestakuntza norbere sustapenera dago bideratuta eta honen ondorioz lehiakortasuna oso altua da. Pertsonen arteko oztopo-lasterketak egitera behartzen gaituzte.
  • Zentralizazioa: autonomien arteko desberdintasunak murrizteko, estatua zentralizatzeko saiakera da LOMCEa. Honen adierazgarri da, euskararekin egin nahi dutena adibidez. Euskarari garrantzia kendu nahi diote eta gaztelerari garrantzia handiagoa eman autonomien arteko berdintasun handiagoa izateko. Baina modu batean, kontraesankorra iruditzen zaigu ikastetxeen autonomia beraien helburu izatea, eta gero zentralizazioa nahi izatea. Ikastetxeei beraien kabuz erabaki gehiago hartzeko eskubidea eman nahi badiete, askatasun handiagoa dago desberdintasunak sortzeko, eta honek zentralizazioaren aurka jotzen du erabat.
  • Autoritarismoa: hitz hau horrela esanda, gogorregia izan daiteke, baina era batean zuzendariei erabakiak hartzeko ahalmen handiagoa ematen bazaie, boterea ematen badiegu bezala izango litzateke. Gure ustez, egokiagoa izango litzateke eskolari berari erabakiak hartzeko aukera ematea. Baina eskolaren barruan ez da zuzendariaren iritzia soilik kontuan hartu behar, irakasle taldearena baizik. Zuzendaria bada erabakiak hartzen dituen bakarra, eskola-komunitateko gainerako kideek, parte-hartzea oso mugatua izango lukete.
  • Lehiakortasuna: ikastetxeen arteko lehia sustatzen du. Etengabeko ebaluazioak egongo dira eta oztopo-lasterketa izango da gehienbat baliabide gutxi dituzten ikasleentzat. Emaitzak publikoak izango dira eta ikastetxeak rankingetan antolatzea eragingo du, hau da, elite eskolak, guetto eskolak… areagotzea.
  • Bereizkuntza: sexuen arteko bereizkuntza egiten dituzten ikastetxeak finantzatzen jarraitzeko aukera ematen da. Gainera, profilarekin bat ez datozen ikasleak kanporatzeko erraztasunak egongo dira.
  • Pribatizazioa: lege honek, pribatizazioari ateak irekitzen dizkio eta beharrezkoak diren plaza publikoak desagertu egingo dira.
  • Doktrinamendua eta erlijioa: hiritartasuna irakasgaia desagertu egingo da. Kristau eskoletan erlijioa emango da eta erlijioa ematen ez duten haurrentzat Lehen Hezkuntzan balio sozial eta kulturala irakasgaia eta Bigarren Hezkuntzan etika irakasgaia ezarriko dira, beti ere moralari garrantzia handia emanez.

          LOMCEri kritikatu zaion beste datu aipagarri bat, testu osoa maskulinoz idatzita dagoela izango litzateke. (profesores, directores, alumnos y padres). Gizon eta emakumeen arteko berdintasunaren aurkakotzat hartzen da hau, sexismo kontu bat izango balitz bezala.

          Bukatzeko, eta aurretik esandakoa esanda, gu erreformaren kontrakoak garela diogu, batetik oso gaizki iruditzen zaigulako politikoek hezkuntza beraien nahietara erabiltzea eta boterean alderdien aldaketa gertatzean erreforma berri bat sortzea, eta bestetik gehiegizkoa iruditzen zaigulako 50 urtetan 7.aldia izatea erreforma berri bat egin nahi dutela.




Bibliografia











0 komentario:

Publicar un comentario