RSS

Dekretuaren sintesia

XEDAPEN OROKORRAK
 

          Dekretu berriek zenbait aldaketa dakartzate aurreko legealdian onartutako dekretuekiko. Hala, curriculumen zorroztasun kontzeptuala nabarmen areagotzea da aldaketen helburua, curriculumak are tresna baliagarriagoak izan daitezen irakasleentzat.

          Horrez gain, elebitasun integratzaile bat erraztu nahi da. Euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira Euskadin, eta horregatik herritar guztiek bi hizkuntzak ezagutu eta erabiltzeko eskubidea dute. Gainera, irakaskuntza ezinbesteko ardatza izan da euskararen ezagutza zabaltzeko, eta halaxe izaten jarraitu behar du. Hortaz, euskarak lehentasuna izan beharko du hezkuntzan.

          Baita ere, antolamendu printzipioak zehaztuko dira, nono bi urteko zikloetan egitaratuko da unibertsitaterako bidea errazteko eta printzipio hauetan gaitasun orokorrak zehaztuko dira. Curriculumean agertzen diren oinarrizko gaitasunak arlo batzuetan banatzen da:

  • Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna.
  • Ikasten ikasteko gaitasuna
  • Matematikarako gaitasuna
  • Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna
  • Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna
  • Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna
  • Giza eta arte-kulturarako gaitasuna
  • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.


GAITASUNAK

          Oinarrizko Hezkuntzak, goi-mailako ikasketak egiteko behar den prestakuntza emateari eman izan dio garrantzia eta pertsonak gizaki moduan garatzeko beharrezkoak direnei, eta ez dio hainbeste erreparatu bizitza osoan ikasteko behar diren oinarriak prestatzeari. Curriculumaren planteamenduak ikasleek eskuratu beharreko gaitasunak ditu oinarri.

          Gaitasun kontzeptuaren definizioa ematen du Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundeak (ELGE). Hala, hauxe litzateke gaitasuna: eskakizun konplexuei erantzuteko eta lanak behar bezala egiteko ahalmena (egiten jakitea).

          Deseco proiektuak adierazten duenez, gaitasunak oinarrizkoak izango dira, baldin eta baliagarriak badira herritar guztientzat, alde batera utzita herritarren sexua, gizarte- eta kultura-maila eta familia-ingurunea.

          Ez dira jakintza-arloak elkarrengandik bereizi behar; aitzitik, teorian jakin eta egiten jakin behar da, jakintza eta ekintza uztartu behar dira, eta teoría eta praktika batera landu.

          Geure izatearen parte dira geure jakintzak, bizipenak, sentipenak eta jarrerak, eta horiek guztiak funtsezkoak dira gure bizitzan, gu geu nolakoak garen eta gizartea eta izadia nolakoak diren ulertzen laguntzen baitigute. Oinarrizko gaitasunen esparruak berdinak dira leku orotan, baina gaitasun horiek eskuratzea eta erabiltzea ezberdina da testuinguru zehatz bakoitzean.

          Oinarrizko Hezkuntzaren amaieran lortu beharko lirateke oinarrizko gaitasunak, gizaki heldua izateko behar den neurrian. Gerora, gaitasun horiek garatu, mantendu eta eguneratu egin behar dira.

          Europako Parlamentuak 2006ko irailaren 26an emandako gomendioari erantzunez, eta kontuan hartuz, batetik, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoak oinarrizko hezkuntzarako marko arautzaile berria ezarri duela, eta, bestetik, “Derrigorrezko Eskolaldirako Euskal Curriculuma” eta “Euskal Herrirako Curriculuma” izeneko proposamenak plazaratu direla, Euskal Autonomia Erkidegoak erabaki du Oinarrizko Hezkuntza taxutzen duten xedapen arau emaileetan hezkuntza-gaitasun orokorren eta oinarrizko gaitasunen esparru hauek txertatzea.



HEZKUNTZA GAITASUN OROKORRAK:


  1. Arduraz eta autonomiaz bizitzen ikastea, norberaren osasuna zaintzen ikastea. Natura baliabideez arduraz gozatzen ikastea.
  2. Ikasten eta pentsatzen ikastea, jakintza teorikoaren eta praktikoaren alorrek planteatzen dituzten arazoak identifikatzeko eta konpontzeko.
  3. Hizkuntza ofizialetan, eta, gutxienez, atzerriko hizkuntza batean hitz egiten ikastea.
  4. Elkarrekin bizitzen ikastea, gatazka-egoeretan, elkarrizketara eta negoziaziora jotzen ikastea.
  5. Pertsona gisa garatzen ikastea, emozio negatiboak kontrolatzea eta nork bere burua modu positiboan eta errealistan balioestea.
  6. Erabakiak eta ardurak hartzeko ekimena izatea, esfortzua eta zailtasunak gainditzeko ahalegina balioestea, eta ekintzailea izatea, bizitzaren alor guztietan.


OINARRIZKO GAITASUNAK:


  1. Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna. *
  2. Ikasten ikasteko gaitasuna. (zehar izaera)
  3. Matematikarako gaitasuna. *
  4. Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna. (zehar izaera)
  5. Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna. (zehar izaera)
  6. Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna. (zehar izaera)
  7. Giza eta arte-kulturarako gaitasuna. *Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna. (zehar izaera)

*Gaitasun hauek lotura zuzena dute curriculumeko arlo edo irakasgai jakinekin.

          Hala ere, maila bereko garrantzia ematen zaie oinarrizko gaitasun guztiei, horietako bakoitza lagungarri izan baitaiteke norberak arrakasta izateko, jakintzaren gizartean. Gainera, aintzat hartu behar da gaitasun horiek guztiak elkarrekin lotuta daudela, eta arlo batean funtsezkoak diren alderdiak beste gaitasun baten lagungarri izan daitezkeela.



ORDUTEGIAK

          Hezkuntza-etapa arloetan banatzeak eta ordutegia arlo horietara moldatzeak arlo horiek lantzeko behar den denbora mugatzea dakar, eta ez du alde batera utzi nahi hezkuntza-etaparen izaera orokorra eta integratzailea.

         Lehen zikloko ordutegia egokitzeko aukera izango dute ikastetxeek; betiere, hezkuntza-etapako ordutegia errespetatzen bada eta dekretu honetako IV. eranskinean jasotako helburuak betetzen badira.

         * Hizkuntza bati baino gehiagori komunak zaizkien edukiak batera irakats daitezke; esaterako, hizkuntza-egiturak. Eduki komunen azalpeneko hizkuntza euskara ez bada, bermatu egingo da ikasleak Euskara eta Literaturako irakaspenak edo euskaraz emandako irakaspenak jasotzen dituela, gutxieneko ordu kopuru batez. Gaztelaniarekin eta Atzerriko Hizkuntzarekin gauza bera gertatuko da.

         Ziklo bakoitzean, ordu kopuru hori ez da izango area bakoitzarentzat taulan adierazitakoa baino txikiagoa.



ARTE HEZKUNTZA

         Musika,arte plastikoak eta ikusizko arteak sartzen dira.Arte hezkuntza lantzerakoan, kontuan izan behar dugu arte adierazpenak beti ditugula ingurunean eta gure bizitzetan.Ikusizko arteen eta musikaren eremuan kultura jasotzat hartu izan dena ez ezik, kontsumitzen ditugun soinu,objektu eta irudi gehienak ere arte adierazpenak dira.Mota guztietako erreferentzia estetikoek iragazten dute gure gizartea, eta erreferentzia horiek daude gizarteratze prozesuetan,nortasuna eraikitzeko prozesuetan, bai eta bizi garen munduari buruz ditugun ideiak egiteko prozesuetan ere.Bestalde, erreferentzia estetiko horiek biltzen dituen kultura testuinguruak aldaketa nabarmenak izan ditu,informazio eta komunikazio teknologien garapenaren eraginez. Garapen horrek musikaren eta irudien kontsumo masiboa eragin du.
 

         Une honetan, arte hezkuntzak garrantzi berezia du, izan ere, eguneroko bizitzan ikusizko informazioak eta musika informazioak jasaten duten manipulazioak arteak eskatzen duen pentsamendu ahalmenaren parekoa izateko beharra sortzen eta eskatzen du. Arte hezkuntza alderdi hauek guztiak garatzeko aukera ematen du: sormena, irudimena,autonomia, pertzepzio eta mugimendu garaiena, sentikortasun estetikoaren garapena , norberaren adierazpenaren garapena, sentikortasun estetikoaren garapena, norberaren adierazpenaren garapena , pentsamendu kualitatiboarena , emoziozko adimenarena, komunikatzeko eta gizarteratzeko ahalmenarena...

         Arte­-Hezkuntzak gaur egun ekoizpen hutsaren adiera gainditzen du. Tresna teknikoak eta hizkuntza- tresnak irakastea,arte-gertaeren kultura eta gizarte alderdietan sakontzeko. Artearen alorra transdisziplinatzeko , curriculumeko beste irakasgai batzuekin lotura naturala egiteko, toki ezin hobea da, eta errealitatea hobeto ulertzen eta gozatzen laguntzen du. Besteen begiradetara , mundua sentitzeko beste modu batzuetara hurbiltzeko aukera ematen du. Etapa honetan, ikasleek aldaketa handiak izaten dituzte marrazkien, musika... Beste zenbait irakasgaik ez bezala, irudiek eta musikak ikasleen bizitzako alderdi guztietan dute eragina, baita oso alderdi garrantzitsuetan ere emozioetan, nortasunean eta sozializazioan. Prozesu horiek guztiak ardura handiz zaindu behar dira distortsio eta zulorik ez sortzeko.

          Eskolako erreferenteek irakatsi behar diete ikasleei bizi diren kultura ulertzen , harekin elkarrizketan arituz , irizpide baliagarriak egin ditzaten eta ikuspegi kritikoa gara dezaten. Prozesu horiek ardura handiz zaindu behar dira eta beharrezko laguntza eta bitartekotza-prozesuak eman behar zaizkie. Arte hezkuntzak esperimentazioari eta praktikari tarte zabala utziko dioten metodologia- proposamenak irakatsi behar ditu, eta arte-hizkuntzen baliabide teknikoak eta adierazpen- baliabideak erabili.


OINARRIZKO GAITASUNAK GARATZEKO ALOR HONEK EGINDAKO EKARPENA

  • Zientzia, teknologia eta osasun kulturarako gaitasuna.Ikasten ikasteko gaitasuna.
  • Matematikarako gaitasuna.
  • Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna.
  • Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna.
  • Gizarterako eta herritasunerako gaitasuna.
  • Giza eta arte kulturarako gaitasuna.
  • Norberaren autonomiarako eta ekimenerako gaitasuna.


HELBURUAK:

  1. Ikusizko kulturako eta musika kulturako arteek eta produktuek ideiak, sentimenduak eta bizipenak jakinarazteko eta adierazteko eskaintzen dituzten aukerak ulertzea.
  2. Arte-hizkuntzen tekniken, baliabideen eta arauen oinarrizko ezagutza eta jakintza izatea.
  3. Arte-adierazpenen teknikak , baliabideak eta arauak ikertzea eta aztertzea.


HIZKUNTZAK

          Hizkuntza, giza garapenean eragiten duen funtsezko faktorea da, bai gizartean baita banakakoan ere. Hauek dira arrazoiak: pertsona bakoitzaren pentsatzeko gaitasuna, jakintza, jarduteko modua arautzea eta adierazpenak egitea ahalbidetzen duelako, sozializatzeko, giza taldeak eratzeko eta garatzeko ardatz nagusia delako…

         Kulturak hizkuntzari eskertu behar dio bere sortzea, sendotzea eta zabaltzea.

         Oinarrizko Hezkuntzak duen helburua, bi hizkuntza ofizialak bermatzea eta gutxienez atzerriko hizkuntza batean komunikatzeko gaitasuna garatzea da, eleaniztasunerako bidea hartzea batik bat.

          Hizkuntzaren jabekuntza, ordea, ez da horren erraza izaten. Gaur egun, era askotako testuekin egin behar dugu lan, Informatika iraultzak ekarritako testu mota berriekin izan ere, eta hizkuntzaren erabilera berri horretarako hezi behar ditugu ikasleak. Testu kohesionatu, koherente eta egokiak idazten jakitea ez da nahikoa, hizkuntza gaitasuna ere garatu beharra dago: egoera guztietan hitz egiteko, pentsatzen dutena adierazteko eta mezuak helarazteko gai izan beharko dira.

          Hizkuntzen irakasgaiekin batera hizkuntza horri dagokion literatura zati bat ikasi beharko dute ikasleek, hizkuntza horretan egin diren lanik ospetsu eta esanguratsuenena, hain zuzen.

          Helburu hauek lortzeko, ikasleen hizkuntz gaitasuna aurrerapenen bidez lantzen joango da, geroz eta erronka handiagoak jarriz eta esfortzu handiagoak eskatuz. Ebaluatzeko irizpideak mezuaren argitasuna, erabilitako kontzeptuak, ahoskera, eta beste hainbat faktoreren arabera ezarriko dira, betiere helburua ikasle bakoitzaren garapen pertsonala jarraitzea izango delarik.



HIRITARTASUNA

          UNESCOk lau oinarri finkatzen ditu bere programan(XXI. Menderako ikastea): ezagutzen ikastea, egiten ikastea, elkarrekin bizitzen ikastea, izaten ikastea.

          “Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntzaren” gaitasun orokorrak zehaztasunez islatzea du ebaluazio-irizpideen helburu eta xedea. Hau Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak esan zuten.

          Aldaketa adierazgarria da hori: irakatsi behar denari baino areago, ikasi behar denari ematen dio garrantzi handiagoa.

          Nazio Batuen Erakundeak Giza Eskubideen hezkuntza baterako oinarrizko eremua proposatzen du bere “Giza eskubideen hezkuntzarako Munduko Programan”, eta curriculum honek erreferente gisa hartzen du hori.

          “Herritartasunerako eta Giza Eskubideetarako Hezkuntza” irakasgai bat baino gehiago da ikastetxea bere osotasunean hartzen duelako. Ikastetxeko bizikidetzaren ardatza da. Bizikidetza horrek helburu batzuk ditu: gizabidezko gaitasunak dituzten herritarrak prestatzea eta gizarte demokratikoan parte hartzetik sortzen diren erantzukizunak hartzeko prest dauden herritarrak sortzea.

          Hiru eduki multzotan banatzen da: “Gizabanakoak eta pertsona arteko harremanak eta harreman sozialak”, “Komunitatean bizitzea” eta “Gizartean bizitzea”

          “Herritartasunerako Hezkuntzak” gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna lortzen laguntzen du. Garrantzi handia ematen die pertsonen nortasunari eta, bizikidetza positibo bat eta autoestimua lantzeko, beste pertsona batzuekin ezarritako harremanei. Honek berdintasunaren eta parte-hartzearen alde egiten du. Hezkuntza honek giza eskubideak azpimarratzen ditu.

          Giza eskubideen helburua: Komunitate eta gizarte guztietan giza eskubideak betetzea. Honen helmuga, epe luzera, indarkeria desagertzea eta berdintasuna nahiz garapen iraunkorra bermatzea da.



GORPUTZ HEZKUNTZA

          Eremu honetako hezkuntza-ekintzaren oinarrizko elementuak gorputza eta giza mugimena dira, eta mugimen-jarduerarekin eta gorputz-kulturako elementuak barneratzearekin lotutako ahalmenak garatzea du helburu nagusi.

          Eremu honetako curriculuma mugimen-jarrerak eskuratzea eta perfekzionatzea baino urrunago doa. hezkuntza-asmoen bitartez, norberaren ongizatea lortzera bideratzen duten eta bizitza osasungarri bat sustatzen duten premiei erantzun nahi die, edonolako estereotipoak eta diskriminazioak alde batera utziz.

          Egungo gizartean gero eta garrantzi handiagoa ematen zaio ahalegin intelektuala eta fisikoa optimizatzeari, eta, beraz, ezinbesteko bihurtu da jarduera fisikoa egitea. Pertsonen arteko harremanek hainbat balio barneratzen eragiten dute; besteak beste: errespetua, onarpena edo lankidetza. Balio horiek, hain zuzen, egunerokotasunera transferi daitezke, eta, horrela, ikasleak bideratu egin nahi dira, berdintasun egoeretan gainerako pertsonekin harreman eraikitzaileak izan ditzaten.

          Edukiak egituratzeak agerian uzten du Lehen Hezkuntzako gorputz hezkuntzari zentzua ematen dioten ardatzetako bakoitza. Proposamen hori oinarri hartuta, eremu hau lau eduki multzotan banatu da.

     1. eduki multzoa – Norberaren ezagutza eta kontrola
     2. eduki multzoa – Gorputz-adierazpena eta komunikazioa
     3. eduki multzoa – Jarduera fisikoa eta osasuna
     4. eduki-multzoa – Mugimen-kultura: aisialdia eta denbora librerako hezkuntza

          Gorputz-hezkuntzaren eremuak, funtsean, zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturaren gaitasuna garatzen laguntzen du. Eremu horrek ikasten ikasteko gaitasunari laguntzen dio; hau da, lehenengo, nork bere burua eta dituen aukerak eta gabeziak ezagutzen ditu, eta, hori ikaskuntza motorraren abiapuntutzat hartuta, era askotako errepertorioa osatzen da, mugimen-zeregin konplexuagoetara transferitzea erraztuko duena. Etapa honetan, Gorputz Hezkuntza irakasgaiaren helburua gaitasun zehatz batzuk lortzea izango da.



INGURUNEAREN EZAGUERA

          Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen jakintza-arloak helburu jakin batera bideratzen ditu ezaguerak: giza ingurumena osatzen duten dimentsio eta alderdi multzoa hobeto ulertzen eta azaltzen laguntzera, hain zuzen ere.

          Arloko curriculumak etapa honetako ikasleen ahalmenak, ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak garatu nahi ditu honako hauek lortzeko: bizi diren ingurune eta gizartean erantzukizunez aritzeko, beste hainbat gizarte ezagutzeko eta, herritarrak izanda, parte-hartze demokratikoaren bidez ingurumena babesteko eta banakoen zein taldeen eskubideak babesteko duten erantzukizunaren jakitun izateko.

          Ingurunearen definizioa: ingurunea ezagutza-objektua izateaz gain, elementu motibatzailea, jardute-esparrua eta ikaskuntzarako baliabide indartzaile eta integratzailea ere bada.

          Edukiak hautatzerako orduan, ingurunea izango da abiapuntua. Hasteko, bizitako esperientzien ezagutzekin hasiko dira, denbora pixka batekin, ezagutza-eremuak zabalduz joango dira natura-, gizarte- eta kultura-errealitatearen alderdi gero eta zabalagoak, konplexuagoak eta denboran nahiz espazioan urrunagokoak barnean hartuz. Gainera, garrantzitsua izango da kontzeptua, prozedurak eta jarrerak orekatuta agertzea eta elkarrekiko erabateko lotura agertzea.



MATEMATIKA

          Matematika da kopuruak, espazioa eta formak, aldaketak eta harremanak,baita ziurgabetasuna ere, deskribatzea eta aztertzea xede duen zientzia.


Helburuak:


  • Eguneroko bizitzatik, ateratako problemak, bakarka zein taldeka, proposatzea eta ebaztea.
  • Natura- eta kultura-inguruneko forma geometrikoak identifikatzea.
  • Kalkuluak eta estimazioak (numerikoak, metrikoak, etab.) segurtasunez eta konfiantzaz egitea, egoera bakoitzaren araberako prozedura erabiliz.
  • Ikasleen adinaren araberako hizkuntza naturalaren eta matematika hizkuntzaren elementuak erabilita (zenbakiak, taulak, grafikoak, irudiak), arrazoitzea eta argudioak ematea.
  • Informazio- eta komunikazio-teknologiak zuzen erabiltzea.Matematika gure kulturaren partetzat hartzea.

Zikloaren arabera banatu dira, sei eduki multzotan:

     1. eduki multzoa. Zenbakiak eta eragiketak.
     2. eduki multzoa. Neurketa: magnitudeak kalkulatzea eta estimatzea.
     3. eduki multzoa. Geometria.
     4. eduki multzoa. Informazioa tratatu, zoria eta probabilitatea.                              
     5. eduki multzoa. Problemak ebaztea.
     6. eduki multzoa. Eduki komunak.


          Ziklo bakoitzaren bukaeran jarrerak eta irizpideak azaltzen dira.



JARRERAK
 

  • Informazioa interpretatzeko eta problemak ebazteko aldeko jarrera izatea.
  • Ebazpen-prozesuak garbi, txukun eta argi aurkezteko interesa izatea.
  • Lankidetza aktiboa eta arduratsua izatea, taldean lan egitean.
  • Konfiantza izatea eta aurre egiteko gogoa eta jarrera izatea.


IRIZPIDEAK

Edukien arabera, ariketa edo kontzeptuei egoki aurre egitea da.

0 komentario:

Publicar un comentario