Pertsona batek, egoera jakin batean, zeregin bati irtenbidea aurkitzeko bere baliabide guztiak (trebetasun, jarrera, jakintza eta esperientziak) erabiltzeko modua edo era da konpetentzia bat.
Bai konpetentziak, gaitasunak, portaerak eta jokaerak ikasketa mota eta mailak dira eta desberdinak dira. Jokaera ikus daiteken portaera bat da. Portaera bat pertsona batek egiten ari den zerbait da baina hautemanezina da. Gaitasunak aldiz, pertsona batek zeregin bat egiteko orduan dituen baliabideak dira.
Curriculum Dekretuetan, konpetentziak ezaugarri orokor bezala zehazten dira. Konpetentziak zer diren argi izateko, konpetentzia hauekiko portaerak zeintzuk diren ulertu behar da.
1970. urteko hezkuntza erreforman jokaerei eman zitzaion garrantzia. 1990. urteko hezkuntza erreforman aldiz, portaera eta gaitasunei eman zitzaion garrantzia eta azkenik 2007. urteko hezkuntza erreforman konpetentziei eman zitzaion garrantzia.
Oinarrizko konpetentziak:
Europar Batasunak eta Hezkuntza Ministerioak aukeratutako oinarrizko konpetentziak zortzi dira :
- Komunikazio-gaitasunak.
- Matematikarako gaitasuna.
- Ezagutza, eta mundu fisikoarekin elkarreragina.
- Datuen tratamendua eta gaitasun digitala.
- Gizarte eta hiritar gaitasuna.
- Kultur eta arte-gaitasuna.
- Ikasten ikastea.
- Autonomia eta ekimen pertsonala.
“Oinarrizko konpetentziek curriculum-a hobetu dezakete?”
Hezkuntza Lege Organikoa (LOE, 2006) finkatutako curriculumaren definizio berriak “oinarrizko konpetentzia” terminoa dakar hiru arazo konpontzeko helburuarekin: Sozialki zein ikasketa kontsidera daiteke garrantzitsu?, zein kultura kontsidera daiteke beharrezkoa ikasketa horiek heltzeko? eta zein baldintzapean lortu daiteke kultura horrek ikasketei ekarpen nahigarria egitea?
Elementu berri bat ekartzea (oinarrizko konpetentziak) LOGSErekin zeuden formatua eta curriculumaren diseinua aldatzera behar dezake eta baita ere hezkuntza zentroen curriculumetan aldaketak sortu daitezke.
Erabaki honek abantailak eta eragozpenak sortzen ditu. Abantailen artean, irakasle taldearekin lortutako konfiantza aurreko diseinu curriculumarekiko aipatu daiteke. Eragozpenen artean aldiz, diseinuen konplexutasunaren handiagotzea aipatu daiteke elementu honen eransketarengatik.
Xede bezala, ikastetxeei erraztasunak jarri behar dizkie curriculumaren diseinuan oinarrizko konpetentziak eransteko eta honek derrigorrezko irakaskuntzan lagundu dezan ikastetxe bakoitzaren curriculumean. Honek guztiak, honako helburuak ditu:
- Partekatutako ikuspegia erraztu, ikastetxeetan hobekuntzak lortzeko.
- Curriculumaren diseinua eta garapena sustatzea eta bermatzea, hezkuntza zentroetan partekatutako aldaketa estrategia curriculuma hobetzeko.
- Oinarrizko konpetentzien erabilpena bultzatzea curriculum errealaren alderdi integratzailea bezala.Konpetentzien lorpenetan Eskola komunitate osoaren parte-hartzea sustatu eskola, familia eta komunitatearen arteko hezkuntza konpromezuen bidez.
Konpetentziak Hezkuntza alorrean:
Hezkuntza alorrean, konpetentzia lortzera heldu gaitezke jokabidea eskuratzen badugu, zailtasunekin lortuko da eta denok batera elkar lan egiten badugu. Konpetentzia egokia lortzeko irakasleek eginkizuna oso ondo definitu behar dute, denak kolaboratzea lortzea eta zereginak aukeratzea baliabide guztiak erabiltzeko.
Konpetentzien ebaluaketa:
Konpetentziak ebaluatzeko beharrezkoak diren baldintza batzuk daude: Informazio iturri bat egotea eta ebaluazio irizpide batzuk egotea.
- Ebaluazio irizpideak ez dira konpetentzia bakarrerako existitzen, kultur arloetarako baizik. Honengatik, arloetako ebaluazio irizpideak oinarrizko konpetentziekin erlazionatu behar dira.
- Informazio iturriei dagokionean, badaude erabil ditzakegun iturri asko, baina egokienak zereginak ebazteko datuak ematen dizkigutenak dira.
Irizpide hauetan oinarrituz konpetentziak era desbedinetara ebaluatu daitezke.
Oinarrizko konpententziak bi modutara aurki ditzakegu curriculumaren diseinuan definituta: definizio semantikoan eta definizio operatiboan. Hezkuntza proiektuetan konpetentziak eransteak bi eratako ondorio ekarri ditzazke: curriculum ondorioak eta antolaketa ondorioak.
Irakasleen praktiketan 3 ondorio egon daitezke:
- Praktikak eguneratuta mantentzea.
- Ariketak aukeratu eta definitu testuinguru akademikoan erabilgarria izateko.
- Praktika berriak erantsi.
Oinarrizko konpetentziak zereginen ebazpenarekin lortzen dira. Aukeraketa eta aurkezpen egokia eskatzen ditu.
Konpetentziak egindako eginkizunen arabera ebaluatzen dira. Informazio iturri desberdinak erabiltzen eta ebaluazio irizpide egokienak erabiliz ikaslearen hezkuntza mailaren arabera.
IRITZIA
Espainiako hezkuntza sistemak aldaketa ugari izan ditu. Horietako asko hobekuntzak direla uste izan da baina beste batzuk ez dira aintzat hartu.
Horregatik galdera hau egiten diogu geure buruari: Oinarrizko konpetentziak curriculumean sartzea hobekuntza bat al da?
Gure ustez 3 baldintza bete behar dira konpetentzia hauek balorea lor dezaten curriculumaren barruan:
- Oinarrizko konpetentzien eta beste edozein elementu didaktikoren (helburuak, edukiak eta ebaluazio irizpideak) artean ezartzen den erlazioa.
- Ikastetxeetan Curriculumaren garapena definitzeko modua.
- Oinarrizko konpetentziak LOEk ezarritako ikasketa ebaluazoei lotzeko modua.
Gure asmoa eta itxaropena oinarrizko konpetentziak ikastetxeek ikasleei eskaintzen dizkioten curriculumaren hobekuntzak ematea da. Ikuspegi honetatik, posiblea da konpetentziek curriculumaren hobekuntzak lortzea. Baina beharrezkoa izango litzateke ikastetxe bakoitzak hobekuntzarako metodoak jarraituta, planteamendu eta estrategia partekatu bat aurkitzea.
Oinarrizko konpetentziek izan ditzaketen ondorioak:
Oinarrizko konpetentziak ohikoak dira derrigorrezko hezkuntza osoan eta horregatik unitate bezala hartzen dira.
Konpetentzia hauek, zenbait eragin izan ditzakete:
Curriculumean eduki ditzakeen ondorio garrantzitsuenak hauek dira: oraingo zereginen aldaketa substantziala eta integrazio hobe bat curriculum formal eta informalaren artean. Antolaketa ondorio garrantzitsuenak hauek izango lirateke: malgutasun handiagoa multzoetan, proiektu garapena sustatzen eta ikastetxearen irekitze handiagoa inguruneari, familiei eta erakunde lokalei batez ere.
0 komentario:
Publicar un comentario