Gure taldeak aukeratu duen galdera hurrengoa izango litzateke: Benetan egokia al da Wertek egin nahi duen hezkuntza erreforma berria?
LOMCEa Hezkuntza Kalitatea Hobetzeko Lege Organikoa da eta batzuek uste duten ez bezala, LOE oinarritzat hartzen du, hau da, ez da zerotik hasitako erreforma bat; LOEak zituen jarraibide batzuk jarraitzen ditu eta beste batzuk aldatzen ditu.
LOMCEa martxan jartzeko arrazoirik nabarmenena krisi ekonomikoa izango litzateke. Espainia krisiaren aurrean ikusita, zenbait aldaketa beharrezkoak direla uste du gobernuak. Erreforma hau, krisiari aurre egiteko edo egoera txar hau gainditzeko baliabide ona dela diote Wert eta bere kideek.
Beti bezala, noski, jende guztia ez dago ados PPk egin nahi duen erreforma honekin eta gatazka handiak sortu direla esan genezake.
Batzuen ustez, erreforma onuragarria izan daiteke, dituen helburuak egokiak iruditzen zaizkielako. Baina beste batzuen ustez ordea, erreforma, historian 50 urteko atzerapen bat baino ez da eta horregatik kritika oso zorrotza egiten diote.
LOMCE (aurkezpena)
Konpetentziak
Pertsona batek, egoera jakin batean, zeregin bati irtenbidea aurkitzeko bere baliabide guztiak (trebetasun, jarrera, jakintza eta esperientziak) erabiltzeko modua edo era da konpetentzia bat.
Bai konpetentziak, gaitasunak, portaerak eta jokaerak ikasketa mota eta mailak dira eta desberdinak dira. Jokaera ikus daiteken portaera bat da. Portaera bat pertsona batek egiten ari den zerbait da baina hautemanezina da. Gaitasunak aldiz, pertsona batek zeregin bat egiteko orduan dituen baliabideak dira.
Curriculum Dekretuetan, konpetentziak ezaugarri orokor bezala zehazten dira. Konpetentziak zer diren argi izateko, konpetentzia hauekiko portaerak zeintzuk diren ulertu behar da.
1970. urteko hezkuntza erreforman jokaerei eman zitzaion garrantzia. 1990. urteko hezkuntza erreforman aldiz, portaera eta gaitasunei eman zitzaion garrantzia eta azkenik 2007. urteko hezkuntza erreforman konpetentziei eman zitzaion garrantzia.
Dekretuaren galderak
1. Zein da Oinarrizko Curriculumaren Definizioa (OCD) ? Diseño Curricular Base.
Curriculuma ikasketa plan edo programa bat da, ikasketa helburu eta edukien irakaskuntza ariketen eta ebaluazio irizpideen antolaketara bideratuta dago. Hau da, edukiak noiz eta nola ikasten diren zehazten du. Adimena lantzeko eta entrenatzeko eskolan transmititzen den ezagutza-programa. Esan daiteke, medikuak osasuna hobetzeko diagnostiko eta terapia bat egiten duen bezala, irakasleek curriculuma sortzen dutela gizakiaren ikaskuntza eta garapen integrala sustatzeko.
2. Nork egiten du?
Hezkuntza administrazioak. Espainia mailan eta Euskal Autonomia Erkidego mailan. Horregatik 2 lege LOEa eta euskal autonomia erkidegoko legedia. Zergatik? Euskal autonomian 2 konpetentzia daudelako.
3. Zeintzuk dira bere atalak?
OCD atal hauek ditu: xedapen orokorrak, gaitasunak, ordutegiak zehazteko irizpideak, etapako alor kurrikularak, alorretako helburu orokorrak, printzipio orokorrak, orientazio didaktikoak eta ebaluatzekoak eta alorretako eduki-blokeak.
4. Zein da bere zehaztapen maila (baxua, ertaina, altua)?
Zehaztapen mailari dagokionean, argi daukagu altua ez dela. Gure ustez orokorregia da ez baitu azaltzen irakasle baten zereginak zeintzuk diren ez eta ikasgela batera heltzean nola jokatu behar duen. Horregatik zehaztapen maila baxua dela esango genuke.
Dekretuaren sintesia
XEDAPEN OROKORRAK
Dekretu berriek zenbait aldaketa dakartzate aurreko legealdian onartutako dekretuekiko. Hala, curriculumen zorroztasun kontzeptuala nabarmen areagotzea da aldaketen helburua, curriculumak are tresna baliagarriagoak izan daitezen irakasleentzat.
Horrez gain, elebitasun integratzaile bat erraztu nahi da. Euskara eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira Euskadin, eta horregatik herritar guztiek bi hizkuntzak ezagutu eta erabiltzeko eskubidea dute. Gainera, irakaskuntza ezinbesteko ardatza izan da euskararen ezagutza zabaltzeko, eta halaxe izaten jarraitu behar du. Hortaz, euskarak lehentasuna izan beharko du hezkuntzan.
Baita ere, antolamendu printzipioak zehaztuko dira, nono bi urteko zikloetan egitaratuko da unibertsitaterako bidea errazteko eta printzipio hauetan gaitasun orokorrak zehaztuko dira. Curriculumean agertzen diren oinarrizko gaitasunak arlo batzuetan banatzen da: