Testu hauetan, orokorrean
berrikuntzei buruz hitz egiten da. Hasteko, eskolak historian zehar izan duen
aldaketak aztertzen ditu, zer, nola eta zertarako galderak eginez. Bertan
aztertzen da nolako bilakaera izan duen. Izan ere, lehen soilik irakasten zen
helburu batzuk betetzeko, eta ez ikasleek materia ikasteko.
Berrikuntza planifikazio eta hobekuntza
prozesu bat da, borondatez eta planifikatuta dagoen aldaketa prozesua. Baina aldaketak zailak
dira eta denbora behar da hauek burutzeko. Gainera zailtasun asko daude, eskolaren
egitura konplexuagatik, eskola-kulturak irauten duelako.
Gainera, berrikuntzei egindako
erresistentzien ezaugarriak aztertu izan dira baldintza hauek jarraituz:
hezkuntza zentroa aldaketa unitatea da eta aldaketa gertatzeko ikastetxearekin
lotuta dauden pertsonak beharrezkoak dira; pertsona hauek autonomia eta boterea
behar dute; barneko motore bat behar da prozesuak dinamizatzen dituena; motore
hau aldaketa ekimenen, irakasleen lanaren eta ikastetxearen zuzendaritzaren
araberakoa da gehiago, legegintza-erreformarena baino; eta posiblea da
ikastetxeak hobetzea haiek egindakoaz ikasten badu, baina ez du ikasten.
XIX. mende bukaeratik, kultura
arloan egindako berrikuntza bakoitza, eskola aldatuko lukeen profezia bezala
bizi izan da: Liburutegiak, irratia, telebista, ordenagailuak, Internet.
Aurreko hauek eskola ordezkatuko zutela uste zen, baina gero profezia ez da
betetzen.
Eskoletan, aparatu desberdinak
jartzeko inbertitu den diruak ez du eskoletan eragin ez eta irakasteko eta
ikasteko era aldatu; arrazoiak hauek dira:
-Eskola eredu baten inertzia daukagu
(eskolaren gramatika) eta irakasleen identitatearekin zuzenean erlazionatuta
dago. Orduan, eskola aldatzen bada, irakasleen identitatea aldatu behar da eta
eskola industria (testu liburuak) ere aldatu behar da.
Eskola desberdin batek
funtzionatzeko, eta IKTek garrantzia handiagoa izateko beharrezkoa da eskola
industriaren papera aldatzea.
Eskola industria boteretsuen
eskuetan dago eta horregatik oso lan zaila da irakasteko eta ikasteko erak
aldatzea, eskola industriak ez duelako aldatzerik nahi.
-Gaur egungo hezkuntza praktikak eta
orain dela 30 urtekoak ia berdinak dira. Lehen mundu digitala existitzen ez
zelarik.
Eskolak egiten jarraitzen dugu baina
iraganeko ikuspegi batekin.
-Curriculumaren ikuspegia okerrekoa
da. Bere oinarria diziplina da, alde batera utziz ikerketa lana, lan digitalak
…
-Esku hartu behar da ikasleen %30ak
ez baitu bukatzen bigarren hezkuntza, %20ak kalifikazio altuekin bukatzen du
baina ezertarako balio ez diola esaten duelako eta ia %60ak esaten duelako
horrek ez diola bere bizitzan suertatzen zaizkion galderei erantzuten ez eta
eguneroko arazoei irtenbidea aurkitzen laguntzen.
Hauek onartzea hasiera izango zen
eskolarekin zerikusia duen aldaketa kultural batentzako, baina ezinezkoa da
hezkuntzaren eginkizun emantzipatzailean sinesten ez bada eta dirudienez,
politikoek, gizarteak eta hezitzaileek ez dute sinesten.