RSS

Baliabideen sintesia


Testu hauetan, orokorrean berrikuntzei buruz hitz egiten da. Hasteko, eskolak historian zehar izan duen aldaketak aztertzen ditu, zer, nola eta zertarako galderak eginez. Bertan aztertzen da nolako bilakaera izan duen. Izan ere, lehen soilik irakasten zen helburu batzuk betetzeko, eta ez ikasleek materia ikasteko.

Berrikuntza planifikazio eta hobekuntza prozesu bat da, borondatez eta planifikatuta dagoen  aldaketa prozesua. Baina aldaketak zailak dira eta denbora behar da hauek burutzeko. Gainera zailtasun asko daude, eskolaren egitura konplexuagatik, eskola-kulturak irauten duelako.

Gainera, berrikuntzei egindako erresistentzien ezaugarriak aztertu izan dira baldintza hauek jarraituz: hezkuntza zentroa aldaketa unitatea da eta aldaketa gertatzeko ikastetxearekin lotuta dauden pertsonak beharrezkoak dira; pertsona hauek autonomia eta boterea behar dute; barneko motore bat behar da prozesuak dinamizatzen dituena; motore hau aldaketa ekimenen, irakasleen lanaren eta ikastetxearen zuzendaritzaren araberakoa da gehiago, legegintza-erreformarena baino; eta posiblea da ikastetxeak hobetzea haiek egindakoaz ikasten badu, baina ez du ikasten.

XIX. mende bukaeratik, kultura arloan egindako berrikuntza bakoitza, eskola aldatuko lukeen profezia bezala bizi izan da: Liburutegiak, irratia, telebista, ordenagailuak, Internet. Aurreko hauek eskola ordezkatuko zutela uste zen, baina gero profezia ez da betetzen.

Eskoletan, aparatu desberdinak jartzeko inbertitu den diruak ez du eskoletan eragin ez eta irakasteko eta ikasteko era aldatu; arrazoiak hauek dira:

-Eskola eredu baten inertzia daukagu (eskolaren gramatika) eta irakasleen identitatearekin zuzenean erlazionatuta dago. Orduan, eskola aldatzen bada, irakasleen identitatea aldatu behar da eta eskola industria (testu liburuak) ere aldatu behar da.
Eskola desberdin batek funtzionatzeko, eta IKTek garrantzia handiagoa izateko beharrezkoa da eskola industriaren papera aldatzea.
Eskola industria boteretsuen eskuetan dago eta horregatik oso lan zaila da irakasteko eta ikasteko erak aldatzea, eskola industriak ez duelako aldatzerik nahi.

-Gaur egungo hezkuntza praktikak eta orain dela 30 urtekoak ia berdinak dira. Lehen mundu digitala existitzen ez zelarik.
Eskolak egiten jarraitzen dugu baina iraganeko ikuspegi batekin.

-Curriculumaren ikuspegia okerrekoa da. Bere oinarria diziplina da, alde batera utziz ikerketa lana, lan digitalak …

-Esku hartu behar da ikasleen %30ak ez baitu bukatzen bigarren hezkuntza, %20ak kalifikazio altuekin bukatzen du baina ezertarako balio ez diola esaten duelako eta ia %60ak esaten duelako horrek ez diola bere bizitzan suertatzen zaizkion galderei erantzuten ez eta eguneroko arazoei irtenbidea aurkitzen laguntzen.

Hauek onartzea hasiera izango zen eskolarekin zerikusia duen aldaketa kultural batentzako, baina ezinezkoa da hezkuntzaren eginkizun emantzipatzailean sinesten ez bada eta dirudienez, politikoek, gizarteak eta hezitzaileek ez dute sinesten.



Berrikuntzak kontuan hartzen dituen eskola bat, Amara Berri da.


Amara Berri, Donostian kokatzen den eskola bat da eta dirudienez, teknologia berrien erabilera sustatzen dute.
Komunikabideen gela bat prestatuta dute eta bertan umeek, irratia, telebista, prentsa eta txikiweb atalak ezagutu ditzakete.

Gela honetan, haurrek eskura dituzte berrikuntzarako baliabide desberdinak eta material desberdinak ezagutzeko aukera dute: grabaketa estudioa, baliabide audiobisualak (bideo analogikoa eta mikrofonoa), kamerak, kameren fitxak eta erreportajeen fitxak jarduerak programatzeko, ordenagailuak, eskanerrak, editatze programak, mikrofonoak, inprimagailua, programa berriak sortzeko tresnak…

Amara Berrik honekin lortu nahi duen helburua, ikasleak teknologia berrien mundura sartzea da.

Irratian egunero bigarren zikloko bi ikasle daude, irratiaren programazioa eta honen ordutegia bete dadin ziurtatzen dutenak. Egunero irratian parte hartu duten ikasleek beraien izenak apuntatzen dituzte koaderno batean. Umeek lan batzuen artean aukeratu dezakete eta aukeratzen duten lana irratian entzungo da, baina ordena egon dezan koordinatzaile heldu bat dago beti beraiekin. Irratian bai gaztelaniaz bai euskaraz hitz egiten da. Asmakizun, poema eta aho-korapiloak irakurtzen dira. Askotan klaseetan irratian gero irakurriko diren gauzak lantzen dira, irakasleekin batera. Eguraldia eta graduak komentatzen dira baita ere.
Txikiweben, 3.ziklokoek parte hartzen dute (5. Maila eta 6. Maila). Ikasleen lanak, albisteak, marrazkiak, orrialde honetan jartzen dituzte. Irakasleak ikasleari laguntzen dio arazoak konpontzen. Astero egindako lana ebaluatzen da.

Telebistan, goizez grabatu egiten da eta arratsaldez editatu (audio ipini,...) eta internetera igo.
Ikaskuntza kooperatiboa da, elkarrekin ikasten dute. Arazoak elkarrekin konpontzen dituzte. Grabazioak planifikatu, entseatu eta ebaluatu egiten dira.
Ostegun eta ostiral goizetan albistegi bat emititzen da ordu betekoa ikastetxearentzat. Irakasle batek koordinatzen du. Ikasle gorrek albisteak zeinuen bitartez azaltzen dituzte. Bertan eguraldia, menua etab. azaltzen dituzte. Ikastetxeko berriak ematen dituzte, elkarrizketak egin, pelikulen estreinak esan, egungo berriak ematen dira (adib. Lanbide tasa igotzea), kirolei buruzkoak, kanpoko gertakariak, …
Saioak hainbat galderekin bukatzen dira, emandako informazioari buruz. Emisioak geletan jarraitzen dituzte.
Astero ebaluatzen dira telebistako jarduerak.

Aldizkarian talde lanari garrantzia ematen diote. Hasieran paperean prestatu arren, geroago ordenagailura pasatzen dute, eta horrekin teknologia berrietara egokitzen ikasten dute.
Irakasleak soilik hasierako bultzada eman behar die, gero beraiek bakarrik dena egin dezakete inolako arazorik gabe.
Bukatzeko, aipatu behar da, ikasleei ariketa berri hauek lan egiteko motibazioa ematen diela.

Berrikuntzari lotuta, hainbat proiektu daude. Proiektuen bitartezko ikaskuntza, eskoletan metodologia berri bat da. Oraindik gutxi erabiltzen dena.
Proiektuen bitartezko ikaskuntzan hainbat gauza eskatzen ditu: gelaren antolakuntza aldatu behar da, ikasleak taldetan lan egin behar dute, ikasleek autonomia behar dute, baliabide desberdinak egotea, bere konpetentziak garatzea,…

IKT-n erabilera erronka izan daiteke irakaslearentzat zenbait baliabide erabiltzen ez badaki.

Helburua, taldean lan egiteko gaitasuna hobetzea, problemak ebazteko gaitasuna hobetzea, IKT erabiltzeko gaitasuna hobetzea eta banakako ikaskuntzan erantzukizun gehiago izatea da.

Klaseko proiektuak hainbat puntu izan behar ditu, edukiak, helburuak, eduki eta gaitasun baldintzak ikasleekiko, proiekturako taldeak, proiektuen programazioa eta baliabide materialak. Bakoitzaren barruan eginbeharrekoa zehaztuta dago.
Lana egiteko jarraibide bat jarraitu behar da. Hasieran gaia definituko da eta prozesuaren informazioa konpartituko da, programak ezarri, helmuga partzialak ipini, baliabide eta baldintzak identifikatuko dira, ebaluazio metodoa azaldu eta taldeak osatu.

Taldeak hasieran jarduera batzuk egin beharko ditu, aurretiazko planifikazio bat egin beharko dute, proiektu posibleak edo ideiak adierazteko. Ondoren zehazten hasiko da eta laneko planifikazioa egingo dute. Hemen lehenengo partziala egongo da eta irakasleak feedback emango die.
Proiektuan ikasleak dituen zeregin guztiak egon behar dira.  Taldeek etengabe beraien proiektuak findu egingo dituzte irakaslearen onarpenarekin eta elkarlaguntzarekin. Fase honen bukaeran autoebaluazioa eta taldeko ebaluazioa egingo dute taldeko partaideek. Irakasleak ebaluatu eta feedback-a emango du. Ondoren aurkezpena prestatzen hasiko dira.

Proiektua bukatzeko azken aldiz landuko da eta aurkeztu egingo jendaurrean. Azken ebaluazioa izango. Lanarekin bukatzeko beraien lana eta aurkezpena analizatu beharko dute lortu duten feedback-ekin. Irakasleak ebaluazio generala egingo du klasean eta noten erregistroa eta hausnarketa egingo ditu.

Proiektu bitartezko ikaskuntzan, adibide bat, arto lapurra da. Arto lapurra ipuin bat da. Bere laburpena hau izango litzateke:

Lapur batek baserri batean artoa lapurtzen du egunero. Baserritarrak arazoa ikusita gau batean itxoiten egon ziren lapurra agertu arte. Lapurra beti bezala artoa lapurtzen hasi zen eta baserritarrak harrapatu egin zioten. Baserritarrek zeuzkan bi sakoak kendu zioten lapurrari. Ondoren baserritarrak ospatu egin zuten lapurra harrapatu zutela. Baina, ospatzen ari zirela norbait ate joka hasi zen. Lapurra zen bere sako bila zetorrela. Lapurrari sakoak eman zioten eta lapurrak lapurtutako arto guztia itzuli zien.

Bizkaiko C.E.P. ISPASTER L.H.I. eskolan egin da. Herriko eskola bakarra da eta ingurunea nekazaria da “Eskola txikia” deitzen diote. Hiriguneko ikasleak bakarrik joaten dira. Haur hezkuntzan 5 ikasle daude (ikasle 1 E.I 3 eta 4ikasle E.I 4). Lehen Hezkuntzan 4 ikasle (ikasle 1 E.P 4 eta 3 ikasle E.P 6). 6. Mailako ikasleekin jarri zen proiektu hau martxan. Eskola honen helburua teknologia berriak gehiago erabiltzea da.  Horretarako ipuin tailerra daukate, ipuinak teknologia berrien bitartez azaltzen dira, horren adibide, arto lapurra daukagu. Tailer honekin gaitasunak potentziatzen dira irudiak, grafikoak, taulak etab. bilatzeko orduan. Eskola komunitatean konpartitzeko testuak ahoz edo idatziz egiten dituzte. Herritik, eskolan egindako lanak zabaltzen dituzte  hauek  gogoratzeko edo eguneratzeko.

Eskola txikia denez, informatika gela txikia da. 4 ordenagailu (1 ikasleko), 2 eskaner, grabadora, eta internetera konexioa. Asteartetan egiten dute 45 minutuko saioan.

Proiektuaren helburua, ipuinak egitea da formatu digitalean. Horretarako hainbat baliabide erabiltzen dituzte (ikaslearen adinaren araberakoak): marrazketa artistikoa, sormen literarioa, Word, Photoshop, soinu grabaketa, internet, korreoaren erabilpena…

Pausoak jarraitzen dituzte lana aurrera emateko: informazioa interneten bilatzen dute, pertsonak bilatzen dituzte beraien istorioak kontatzeko (esperientziak),istorioak ahoz kontatzea lotsa kentzeko,entzundako testuen transkripzioa egitea, testua eszenetan zatitu,eszena bakoitzari marrazki egokia egin, saio teorikoak egiten dira baliabide teknologikoen erabilera azaltzeko, marraztutako marrazkiak eskaneatu, eskaneatutako marrazkiak margotu Photoshop erabiliz, ikasle bakoitzak bere irudiaren arabera audio grabaketa bat egiten du eta azkenik muntaketa.

Lanen aurkezpena eskola komunitatearen aurrean egiten dira. Lehen lana bukatuta , arto lapurra, bigarren lanarekin hasi ziren Txanton Pipirri.
Bukatzeko irakasleak hausnarketa bat egiten du.

Ikasleei gutxien gustatzen zitzaiena grabaketa zen, gaizki irakurtzen zutelako, ez zitzaien beraien ahotsak gustatzen, barregura sorrarazten zien eta lotsa pasatzen zuten. Gehien gustatu zaiena Photoshop erabiltzea izan da.
Lana bukatuta ikusi da haurrak autonomia lortu dutela ordenagailuan.

0 komentario:

Publicar un comentario