ORIENTAZIOA ESKOLAN
1.SARRERA
Justifikazioa:
Lan honetan, unitate didaktiko bezala orientazioa gaia hartu dugu. Gai hau aukeratu dugu, oso erabilgarria izan daitekeelako
eguneroko bizitzako zenbait momentu garrantzitsuetarako. Adibidez erlojurik ez
dugunean, galduta gaudenean, herrialde berri batera joaten garenean… Gainera,
orientazioa lantzean, beste faktore asko lantzen dira. Hala nola, irudimena,
sormena, bakoitzaren izaera gehiago ezagutzea...
Beraz, unitate didaktiko hau landu ahal
izateko altxorraren jokoa egitea erabaki dugu. Horregatik, 12 jarduera sortu
ditugu ikasleek orientazioa lantzen joateko, non proba bakoitzean
orientaziorako beharrezkoak diren atalak lantzen dira. Jarduera hauekin
ikasketa prozesu bat ematea bilatzen dugu eta ikasleen autonomia pertsonala
bezalako gaitasunak garatzea ere. Adibidez, mapa bat interpretatzen jakin behar
dute, puntu kardinalak ezagutu behar dituzte...
Hau horrela, “Altxorraren bila” jokoa lehiaketa moduan landuko dugunez,
ikasleek haien interes osoa jarriko dute jokoa irabazi ahal izateko,
orientatzen ikasten duten heinean. Honekin bilatu nahi duguna, haurrek jarduera
dinamikoen bidez ikastea da.
Kokapena:
Unitate didaktiko bat aurrera
atera ahal izateko, kontuan hartu behar dugu zein ikaslerekin egingo dugun lan,
haien etxeetan zein egoera dagoen eta ikasle hauen ezaugarriak zeintzuk diren,
zenbat denbora izango dugun, zein espaziotan mugitu behar garen …
Jarduera hauek Zumarraga-Urretxu ikastolan egingo dira
eta herri hauetako maila soziokulturala erdi-altua da. Ikastetxeak baliabide
eta gela desberdinak ditu jarduera hauek egiterakoan desplazamendua
ahalbidetzen dutenak, horregatik batzuk plastika gelan egingo dira, beste
batzuk patioan eta beste batzuk adibidez, haien gelan.
Eskola honetako haurren profil psikologikoa haur orekatu batena da eta
ingurune edo familia egonkor bat duena. Baina kognitiboki haur guztiak ez dira
berdinak eta horregatik saiatuko gara inor atzean geratu ez dadila laguntza
batzuk ematen.
Aukeratu dugun ikasturtean ez dago haurrik elbarritasunen
bat duenik ez eta atzerapenen bat duenik, baina horrela izango balitz
berarentzako laguntzaile bat prestatuko genukeen.
Unitate didaktiko honek ez du
denbora tarte itxi bat; umeen arabera behar diren orduak eta saioak erabiliko dira,
baina gutxi gora behera 6 saiotako epea izango dute eta hirugarren
hiruhilabetekoan martxan jarriko da. Joko guztiak gela batzuetan eta patioan
egin ahal izango dira. Hala ere, kontuan izan behar dugu, umeekin zaila izango
dela denbora tarte horretan joko osoa lantzea. Horregatik, denboralizazioa
malgua dela esan daiteke.
2.HELBURUAK:
·
Mapa
baten sinboloak identifikatzea, errealitatean leku desberdinetan mugitu ahal
izateko.
·
Orientazioaren
hizkuntza (hitz teknikoak) maneiatzea,
planteatutako problemak ebatziz.
·
Taldeak
proposatutako arauak onartzea edo jarraitzea, problemei irtenbidea emateko.
·
Neurketa
desberdinak aztertzea, espazio hautematea (pertzepzioa) garatzeko.
3.EDUKIAK
Kontzeptualak
-
Hautamen
espaziala.
-
Orientazioa
-
Ipar-orratza
eta mapak
Prozedurazkoak
-
Mapa
baten sinboloak interpretatu.
-
Orientazio
tresnak erabili.
-
Ibilbideak
egin
Jarrerazkoak
-
Ikasleen
parte hartzea jardueretan.
-
Ikasleen
arteko elkar-lana.
-
Proposatutako
arauak onartzea.
-
Ingurumenarekiko
errespetua.
4.METODOLOGIA
Metodologiari dagokionez, hainbat metodo erabiliko ditugu, orientazio
jarduera hauek aurrera eramateko, baina metodo nagusia problemen ebazpena
izango da. Jarduerak taldeka egingo dira. Taldeko lanek beraien artean
komunikatzea eskatzen du, adimen interpertsonala garatuz. Taldekatzea
irakasleak egingo du eta ezaugarri desberdinetako ikasleak egongo dira talde
bakoitzean, horrela beraien artean hobeto ezagutuko dira eta aniztasuna hobeto
ulertuko dute, pertsonen arteko desberdintasun horrek arazoak ekarri ditzake baina
haien artean konpontzen saiatu beharko dira. Orientazioari buruz 12 jarduera
landu beharko dituzte eta beraientzat gai honen “konplexutasuna” zein den jakinda hainbat saio erabiliko dira horiek burutzeko.
Kontuan izan behar da orientazioa gai abstraktu xamarra dela eta edozein haur
ez dagoela prest honi buruzko ariketak burutzeko. Horregatik 3.zikloa aukeratu
dugu, hau da, 5. eta 6. mailako ikasleek burutuko dituzte jarduerak. Lehenago
aipatu dugun bezala, denbora tartea malgua izango da, umeekin lan egiten den
bakoitzean hala izan behar delako.
Espazioari dagokionez gela desberdinak eta patioa erabiliko dira jarduerak
egiteko, baina nahi izanda, orientazioa gai bezala dugularik umeak txango bat
egitera eraman daitezke ipar orratz baten erabilera praktikotasunez uler
dezaten adibidez. Gehiengoak klasean egingo dituzte eta beste ariketak kanpoan
egingo dituzte, lokots bilketa esate baterako.
Denbora antolaketari dagokionez irakasleak saio batean egingo dituen
ariketak esango ditu eta ondoren ikasleak beraien denbora antolatuko dute
jarduera burutzeko. Azken hau, taldearen araberakoa izango da, talde batek
erraztasunak izango ditu ariketa batzuetan eta besteak bestetan. Ariketak
zailtasunaren arabera ordenatuta egongo dira.
Zenbait baliabide eta material erabiliko dituzte ariketak egiteko. Taldetan
sailkatuko direnak:
- Giza baliabideak: Irakaslea eta laguntza irakaslea behar
baldin bada.
- Materialak: Ipar orratza, jarduera gidoia, erregela,
arkatza, mapak, angelu-garraiagailua, …
- Ingurunekoak: gela, patioa, …
“Altxorraren bila” jokoa denez, ariketa bakoitza proba bat da, beraz,
ariketa bakoitza ondo egin behar da aurrera jarraitzeko. Ebaluazio ariketa
bakoitza bukatu ondoren egingo da, taldeak aurrera jarraitzeko aukera izateko edo
ariketa errepikatzeko hurrengo pista lor dezaten.
5.EBALUAZIOA:
Adierazleak BAI edo
EZ?
-
Orientatzen
ikasi du.
-
Orientazio
hizkuntza teknikoak erabili ditu.
-
Ipar
orratza eta mapak erabili ditu.
-
Jardueretan
parte hartu du.
-
Ingurumena
errespetatu du.
-
Arauak
bete ditu.
-
Problemei
irtenbidea eman die.
-
Arazoei
aurre egiteko gaitasuna lortu du.
-
Neurketa
desberdinak erabili ditu, espazioaren hautematea garatzeko.
Prozedurazkoak
-
Ikasleen
ebaluazioa
Ginkana bat denez ebaluazioa jarraia-formatiboa izango da. Ariketa bakoitza
egin ostean zuzendu egingo da bestela ezingo dute aurrerapausoa eman.
Formatiboa denez, ariketa bukatu ondoren helburuetara iritsi den ikusiko da.
Ebaluatzerako orduan eta instrumentuei dagokionez, proba idatzia egingo da,
problemak ebatzi beharko dituztelako baina ahozko proba ere izango dute,
talde-lana delako eta hainbat ariketa ahoz egin beharko dituzte, adibidez,
beraien emozioak eta sentimenduak adieraztea mendian galduta egongo balira.
Bestalde ginkana bat denez ariketa
batzuk praktikan jarri beharko dituzte, beraz ariketa batzuk mugituz egin
beharko dira.
-
Unitate
Didaktikoaren eta irakasle-praktikaren ebaluazioa.
Orientazio gutxi lantzen den gaia dela uste dugu eta horregatik
interesgarria dela iruditzen zaigu. Gai honek haurrengan motibazioa handituko
duela uste dugu. Gure ariketak motibazio maila dutela uste dugu, hainbat
arrazoiengatik: taldean egingo dira, ariketa hauek ez dituzte normalean eskolan
egiten modu honetan, material ezberdinak erabiliko dituzte,etab. Gure ustez,
lan honekin oinarrizko ezagutza batzuk ikasiko dituzte. Gelaren aniztasuna
kontuan hartu dugu eta horregatik talde bakoitzean ezaugarri desberdinetako
ikasleak egongo dira. Honekin beraien artean erlazionatzea bultzatuko dugu.
Ariketa asko daude orientazioarekin lotuta daudenak baina denek ez dute adimen
logiko-matematikoa lantzen. Guk jarritako ariketa guztiek adimen
logiko-matematikoa lantzen dute era batean edo bestean, beste bi adimen
osagarri dituztelarik. Jarduera kopurua nahikoa dela esango genuke, gehiegi
egitea ere aspertzen duelako.
Ikasleak
motibatuak egongo direla uste dugu.
0 komentario:
Publicar un comentario