RSS

Elkarrizketa


Baliabideen sintesia


Testu hauetan, orokorrean berrikuntzei buruz hitz egiten da. Hasteko, eskolak historian zehar izan duen aldaketak aztertzen ditu, zer, nola eta zertarako galderak eginez. Bertan aztertzen da nolako bilakaera izan duen. Izan ere, lehen soilik irakasten zen helburu batzuk betetzeko, eta ez ikasleek materia ikasteko.

Berrikuntza planifikazio eta hobekuntza prozesu bat da, borondatez eta planifikatuta dagoen  aldaketa prozesua. Baina aldaketak zailak dira eta denbora behar da hauek burutzeko. Gainera zailtasun asko daude, eskolaren egitura konplexuagatik, eskola-kulturak irauten duelako.

Gainera, berrikuntzei egindako erresistentzien ezaugarriak aztertu izan dira baldintza hauek jarraituz: hezkuntza zentroa aldaketa unitatea da eta aldaketa gertatzeko ikastetxearekin lotuta dauden pertsonak beharrezkoak dira; pertsona hauek autonomia eta boterea behar dute; barneko motore bat behar da prozesuak dinamizatzen dituena; motore hau aldaketa ekimenen, irakasleen lanaren eta ikastetxearen zuzendaritzaren araberakoa da gehiago, legegintza-erreformarena baino; eta posiblea da ikastetxeak hobetzea haiek egindakoaz ikasten badu, baina ez du ikasten.

XIX. mende bukaeratik, kultura arloan egindako berrikuntza bakoitza, eskola aldatuko lukeen profezia bezala bizi izan da: Liburutegiak, irratia, telebista, ordenagailuak, Internet. Aurreko hauek eskola ordezkatuko zutela uste zen, baina gero profezia ez da betetzen.

Eskoletan, aparatu desberdinak jartzeko inbertitu den diruak ez du eskoletan eragin ez eta irakasteko eta ikasteko era aldatu; arrazoiak hauek dira:

-Eskola eredu baten inertzia daukagu (eskolaren gramatika) eta irakasleen identitatearekin zuzenean erlazionatuta dago. Orduan, eskola aldatzen bada, irakasleen identitatea aldatu behar da eta eskola industria (testu liburuak) ere aldatu behar da.
Eskola desberdin batek funtzionatzeko, eta IKTek garrantzia handiagoa izateko beharrezkoa da eskola industriaren papera aldatzea.
Eskola industria boteretsuen eskuetan dago eta horregatik oso lan zaila da irakasteko eta ikasteko erak aldatzea, eskola industriak ez duelako aldatzerik nahi.

-Gaur egungo hezkuntza praktikak eta orain dela 30 urtekoak ia berdinak dira. Lehen mundu digitala existitzen ez zelarik.
Eskolak egiten jarraitzen dugu baina iraganeko ikuspegi batekin.

-Curriculumaren ikuspegia okerrekoa da. Bere oinarria diziplina da, alde batera utziz ikerketa lana, lan digitalak …

-Esku hartu behar da ikasleen %30ak ez baitu bukatzen bigarren hezkuntza, %20ak kalifikazio altuekin bukatzen du baina ezertarako balio ez diola esaten duelako eta ia %60ak esaten duelako horrek ez diola bere bizitzan suertatzen zaizkion galderei erantzuten ez eta eguneroko arazoei irtenbidea aurkitzen laguntzen.

Hauek onartzea hasiera izango zen eskolarekin zerikusia duen aldaketa kultural batentzako, baina ezinezkoa da hezkuntzaren eginkizun emantzipatzailean sinesten ez bada eta dirudienez, politikoek, gizarteak eta hezitzaileek ez dute sinesten.


Berrikuntzak

          Berrikuntza, aurreko egoera hobetzeko helburuarekin egiten diren aldaketak dira. Berrikuntza bat emateko hezkuntza esparruan zenbait aspektu garrantzitsuak dira. Izan ere, egoera aldez aurretik ezagutzea beharrezkoa da, kontuan hartzeko hau egokia ez baldin badela aldaketa egoera eskatzen duela. Aldaketa hauek emateko, baliabideak beharrezkoak dira. Baina, baliabideekin ez da nahikoa aldaketa emateko. Gizartea, ikasleak eta irakasleak prest egon behar dute aldaketa onartzeko.


          Orokorrean berrikuntza mota hauek edozein elementutan eman daiteke. Hala ere, arlo batzuetan bere biziko garrantzia dauka. Adibidez, didaktikan, aldaketa hauek izugarrizko eragina izan dezakete. Baita ere, teknologia arloan, edozein aldaketa garrantzitsua da, horrek nahasmendu edo hobekuntza desberdinak ekarri ditzakeelako.

          Beraz, ezin dugu berrikuntza bat hobekuntzarekin erlazionatu. Berrikuntza askok atzerapen handia suposa dezakete ikasle edo irakasleentzako. Adibidez, lehen aipatu dudan adibidean, teknologiak askotan atzerapenak ekartzen ditu, errazagoa delako teknologiarik gabe moldatzea. Askotan gertatu da klase batzuetan irakaslea ez dela ordenagailuarekin konpontzeko gai, edo ikasleak ordenagailuekin lan egitean ez dutela inolako lanik egiten eta jokoetan sartzen aritzen dira.

          Horregatik, berrikuntza bat ematerakoan, alde batetik ziurtatu behar da aldaketa horrek hobekuntzak ekarriko dituela, eta ez desabantailak. Eta beste aldetik, ziurtatu behar da ikasleak aldaketarako prest egongo dela eta irakasleak aldaketa horretara moldatzeko gai izango dela, berrikuntza horrek hobekuntza ekar dezan.

Kontzeptuzko Mapa


Teknografia


Curriculumaren Zehaztapen Mailak

Curriculumak hainbat zehaztapen maila ditu:

          Lehenengoa eta zehaztapen maila baxuena daukana, Oinarrizko Curriculum diseinua izango litzateke. Curriculuma ikasketa plan edo programa orokor bat da, ikasketa helburu eta edukien, irakaskuntza ariketen eta ebaluazio irizpideen antolaketara bideratuta dagoena. Hau da, edukiak noiz eta nola ikasten diren zehazten du. Esan daiteke, medikuak osasuna hobetzeko diagnostiko eta terapia bat egiten duen bezala, irakasleek curriculuma sortzen dutela gizakiaren ikaskuntza eta garapen integrala sustatzeko. Bere izaera gidatzailea da.

          Bere egilea, Hezkuntza administrazioa da (Zientzia eta Hezkuntza ministerioa) eta erkidegoetan, erkidegoko konpetentziadunek ere esku hartzen dute. Horregatik Euskal Autonomia Erkidegoan baldintzatzaileak bi lege dira, LOE eta erkidegoaren legedia.

          OCDk  atal hauek ditu:  helburu orokorrak, gaitasunak, ordutegiak zehazteko irizpideak, etapako alor kurrikularak, alorretako helburu orokorrak, printzipio orokorrak,  orientazio didaktikoak eta ebaluatzekoak eta alorretako eduki-blokeak.