Lehen hezkuntzako gure esperientziatik abiatuta, bakoitzak egoera desberdina bizi duela esan dezakegu. Alde batetik, gutako batzuk esan dugu zenbait irakasle oso modu zorrotzean ematen zituztela klaseak, azkeneko urteetan batez ere, eta beste batzuk, irakasleen gehiengoa edukiak ondo ulertzea bilatzen zutela eta goxotasunez tratatu gintuztela esan dugu. Kasu guztietan irakasleekiko harremana oso estua izan dela esan dezakegu, denbora asko pasatzen baikenuen haiekin; lehenengo kurtsoetan tutorea zen irakasgai guztiak ematen zituena batik bat. Irakasle hau bi urteka (zikloka) aldatzen zen eta azkeneko bi edo hiru urteetan irakasgai batzuetan irakasle berriak azaltzen joan zirela komentatu dugu.
Ebaluatzeko erari dagokionez, berdintasun gehiago aurkitu ditugu. Izan ere, orokorrean irakasle guztiek ematen zieten garrantzia azterketei. Lehenengo eta bigarren zikloan baliteke hain garrantzitsuak ez izatea baina kontrol txikiak jasan ditugula esan dugu gure artean. Hauek gure aurrerapen-prozesua kontrolatu ahal izateko egiten zituztela pentsatzen dugu eta ideia ona iruditu zaigu. Kontrol edo azterketa hauetaz aparte, etxerako lanak, jarrera eta parte-hartzea kontuan hartzen zen. Irakasleek informea edo buletina prestatzerakoan, aurretik esandako faktore guztiei erreparatzen ziotelakoan gaude. Gure ustez, egokia da ebaluatzeko era, uste baitugu Lehen Hezkuntzan azterketek ez dutela hainbesteko garrantzia eta ikasleen aurrerapena egokia izatea bilatu behar dela batik bat.
Irakasleek erabiltzen zituzten baliabideak normalean liburua eta koadernoak izan dira, baina batez ere, fotokopiak eta arbela gogoratzen ditugu baliabide nagusi bezala. Noizbehinka, ordenagailu gelara edo plastikara gelara joaten ginen eta han oso ondo pasatzen genuelaren oroitzapena dugu. Idazteko, hasieran arkatza zen gure lagunik onena eta zerbaitetan hanka sartzen bagenuen ezabagomarekin ezabatzen genuen. Hazten joaten ginen heinean, arkatzaren erabilpena gutxiagotzen joan zen eta axota gehiago erabiltzen joan ginen. Lan zaila izan zen batzuentzat arkatzari agur esatea baina azkenean ikasi genuen txukunagoa zela axota.
Gelak ikasle gutxikoak ziren (18-20 ikasle) eta gehienetan binaka edo hirunaka esertzen ginen. Adinaren arabera, mahaien antolaketa aldatzen joaten zen, batzuetan U moduan esertzen ginen, beste batzuetan launaka, beste batzuetan bakarka...
Klaseen iraupena, gutxi gorabehera ordu batekoa zen eta batzuetan asko aspertzen ginela esan dugu barreen artean.
Ikasgelak zuten itxura alaia eta kolore bizietakoa zen gure oroitzapen guztietan eta urtean zehar guk egindako mural, marrazki eta esku-lanak apaingarri moduan erabiltzen genituen; gabonetan adibidez, atean olentzeroren irudi izugarri handia jartzen zutela esan du gutako batek.
Bukatzeko, ikasi dugunaren gainean hitz egin dugunean adostasuna aurkitu dugula esan dezakegu. Guztiok asko ikasi dugula esan dugu eta ia gehienek denboraldi oso berezi bezala oroitzen dugu Lehen Hezkuntza.
Aldi honetan, irakurri, idatzi, marraztu eta beste zenbait jakintza eskuratzeaz gain, errespetua edo seriotasuna bezalako baloreak landu genituen. Hau ikusita, gure garapenerako etapa garrantzitsua izan dela diogu, aldi honetan mundua benetan ezagutzen hasten garelako.
Lehen hezkuntzako esperientziak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
0 komentario:
Publicar un comentario