Lehen hezkuntzako gure esperientziatik abiatuta, bakoitzak egoera desberdina bizi duela esan dezakegu. Alde batetik, gutako batzuk esan dugu zenbait irakasle oso modu zorrotzean ematen zituztela klaseak, azkeneko urteetan batez ere, eta beste batzuk, irakasleen gehiengoa edukiak ondo ulertzea bilatzen zutela eta goxotasunez tratatu gintuztela esan dugu. Kasu guztietan irakasleekiko harremana oso estua izan dela esan dezakegu, denbora asko pasatzen baikenuen haiekin; lehenengo kurtsoetan tutorea zen irakasgai guztiak ematen zituena batik bat. Irakasle hau bi urteka (zikloka) aldatzen zen eta azkeneko bi edo hiru urteetan irakasgai batzuetan irakasle berriak azaltzen joan zirela komentatu dugu.
Ebaluatzeko erari dagokionez, berdintasun gehiago aurkitu ditugu. Izan ere, orokorrean irakasle guztiek ematen zieten garrantzia azterketei. Lehenengo eta bigarren zikloan baliteke hain garrantzitsuak ez izatea baina kontrol txikiak jasan ditugula esan dugu gure artean. Hauek gure aurrerapen-prozesua kontrolatu ahal izateko egiten zituztela pentsatzen dugu eta ideia ona iruditu zaigu. Kontrol edo azterketa hauetaz aparte, etxerako lanak, jarrera eta parte-hartzea kontuan hartzen zen. Irakasleek informea edo buletina prestatzerakoan, aurretik esandako faktore guztiei erreparatzen ziotelakoan gaude. Gure ustez, egokia da ebaluatzeko era, uste baitugu Lehen Hezkuntzan azterketek ez dutela hainbesteko garrantzia eta ikasleen aurrerapena egokia izatea bilatu behar dela batik bat.
Lehen hezkuntzako esperientziak
Gehiago irakurri »
Egilea:
Powerducks
Suscribirse a:
Entradas (Atom)