RSS

Unitate Didaktikoa


ORIENTAZIOA ESKOLAN

1.SARRERA

Justifikazioa:

Lan honetan, unitate didaktiko bezala orientazioa gaia hartu  dugu.  Gai hau aukeratu dugu, oso erabilgarria izan daitekeelako eguneroko bizitzako zenbait momentu garrantzitsuetarako. Adibidez erlojurik ez dugunean, galduta gaudenean, herrialde berri batera joaten garenean… Gainera, orientazioa lantzean, beste faktore asko lantzen dira. Hala nola, irudimena, sormena, bakoitzaren izaera gehiago ezagutzea...

Beraz, unitate didaktiko hau landu ahal izateko altxorraren jokoa egitea erabaki dugu. Horregatik, 12 jarduera sortu ditugu ikasleek orientazioa lantzen joateko, non proba bakoitzean orientaziorako beharrezkoak diren atalak lantzen dira. Jarduera hauekin ikasketa prozesu bat ematea bilatzen dugu eta ikasleen autonomia pertsonala bezalako gaitasunak garatzea ere. Adibidez, mapa bat interpretatzen jakin behar dute, puntu kardinalak ezagutu behar dituzte...

Hau horrela, “Altxorraren bila”  jokoa lehiaketa moduan landuko dugunez, ikasleek haien interes osoa jarriko dute jokoa irabazi ahal izateko, orientatzen ikasten duten heinean. Honekin bilatu nahi duguna, haurrek jarduera dinamikoen bidez ikastea da.

Ebaluazioa


Irakasle ordezkoari emango genizkion jarraibideak


Gure aurreiritzietatik abiatuz, zeintzuk dira zehaztu eta garatu beharko genituzkeen atalak irakasle ordezko batek gure planteamendu didaktikoak jarrai ditzan?
  1. Ariketaren helburua zein den azaltzea
  2. Gelako ikasleen maila zein den esatea
  3. Ikasleen ezaugarriak esatea eta norbaitek arazorik duen adieraztea
  4. Aniztasunari erantzuteko neurriak ematea
  5. Aurretik emandako ezagutzak zeintzuk diren esatea
  6. Ordutegia planteatzea
  7. Klase barruko araudia garbi uztea
  8. Aurre esperientzia izateko aukera ematea
  9. Edukiak zeintzuk diren jakinaraztea
  10. Metodologia azaltzea
    • Klase banaketa
    • Denbora
    • Printzipio metodologikoa
    • Baliabide materialak
  11. Ebaluazio irizpideak zeintzuk diren azaltzea