Curriculumak hainbat zehaztapen maila ditu:
Lehenengoa eta zehaztapen maila baxuena daukana, Oinarrizko Curriculum diseinua izango litzateke. Curriculuma ikasketa plan edo programa orokor bat da, ikasketa helburu eta edukien, irakaskuntza ariketen eta ebaluazio irizpideen antolaketara bideratuta dagoena. Hau da, edukiak noiz eta nola ikasten diren zehazten du. Esan daiteke, medikuak osasuna hobetzeko diagnostiko eta terapia bat egiten duen bezala, irakasleek curriculuma sortzen dutela gizakiaren ikaskuntza eta garapen integrala sustatzeko. Bere izaera gidatzailea da.
Bere egilea, Hezkuntza administrazioa da (Zientzia eta Hezkuntza ministerioa) eta erkidegoetan, erkidegoko konpetentziadunek ere esku hartzen dute. Horregatik Euskal Autonomia Erkidegoan baldintzatzaileak bi lege dira, LOE eta erkidegoaren legedia.
OCDk atal hauek ditu: helburu orokorrak, gaitasunak, ordutegiak zehazteko irizpideak, etapako alor kurrikularak, alorretako helburu orokorrak, printzipio orokorrak, orientazio didaktikoak eta ebaluatzekoak eta alorretako eduki-blokeak.
Adibidea: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-2459/eu/contenidos/informacion/dif10_curriculum_berria/eu_5495/adjuntos/curriculum_vigente/dc_educ_basic_e.pdf
Bigarrena eta zehaztapen maila ertaina duena, Ikastetxeko Curriculum Proiektua izango litzateke. Ikastetxeko Proiektu hau, etapa zehatz baterako, elementu curricularren (helburu, eduki, metodologia eta ebaluazioa) sekuentzia eta elementu hauen ikastetxe-egokitzapena da. Bere erreferentzia Ikastetxearen Hezkuntza Proiektua edo Administrazioak ezarritako Curriculuma da. Ikasgelako programazioa sortzeko gida bezala erabiltzen da. Bere izaera zentro konkretu batentzat orokorra eta gidatzailea da.
Ikastetxeak dituen materia desberdinetako irakasle espezialistek egiten dute eta klaustroak onartzen du, edukien irakaskuntza koherentzia eta progresio egokia bermatzeko.
Ikastetxeko Curriculum Proiektuak atal hauek ditu: irizpide metodologiakoak, oinarrizko gaitasunak, zikloetako helburu orokorrak, material didaktikoak, espazioa eta denbora antolatzeko irizpideak, tutoretza eta orientazio plana, aniztasunari erantzuteko irizpide eta planak, ebaluazio irizpideak eta edukien saila.
Adibidea: http://www.mbihotza.net/PROYECTO%20EDUCATIVO%20DE%20CENTRO.pdf
Hirugarrena eta zehaztapen maila altua duena, programazio didaktikoa izango litzateke. Gelako programazioak unitate didaktikoen multzoak dira, hezkuntza etapa bakoitzerako sekuentzia eta orden bat jarraitzen dutenak. Helburu, eduki, estrategia didaktiko eta baliabideek osatzen dituzte. Eta bukaeran Unitate Didaktikoen jarraipena eta ebaluazioa egiten da. Bere izaera didaktiko-antolatzailea da; talde jakin batean irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaren antolatzailea.
Bere egileak irakasleak, tutoreak eta hezitzaileak dira (ziklo edo maila jakin batekoak).
Programazio didaktikoek atal hauek dituzte: zikloko eta ikasturte bakoitzeko helburu zehatz eta espezifikoak, ikasturte bakoitzeko edukien planifikazioa edo banaketa, ikaskuntzaren denboralizazioa, ebaluazio jarduerak eta didaktikako materialen antolaketa.
Adibidea: http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/dia6_sigma/es_sigma/adjuntos/sigma_24/2_Un_proyecto_matematico.pdf
Curriculumaren Zehaztapen Mailak
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
1 komentario:
Esker mila! Lagungarri izan zaigu ;)
Publicar un comentario